Antiguako Ama

Antiguako Ama
Jaitsiera

miércoles, 10 de diciembre de 2008

2008 - 2009

Urpekofabrika argitarazles


&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&
2009`ko Organujoleak

Martin Alberdi Ibarrolaza
Martin Alberdi, Markina-Xemeinen jaio zan 1942´ko otsailaren 25´ean.

Zortzi urterekin musika-hizkuntza ikasketak egiten hasi zan Jose Ansolagaz, orduan udal musika bandako zuzendaria zanagaz.
Hamar urteagaz, ikasketak egiten jarraitu eban Bilbon Romana Lizundiagaz eta akordeoia ikaste hasi zan Genaro de Derteanogaz.
Hamairu urte ebazala pianoa ikasten hasi zan aitatutako Derteanoagaz. Azterketak bere kontura egin zituan Bilboko Kontserbatorioan eta goi mailako titulua atara eban 21 urterekin. Pianoa ikasten eban bitartean harmonia, tonu-aldaketa eta inprobisazio ikasketak egin zituan ikasle ofizial legez Juan Esteve eta Arturo Intxausti irakasleekin.

Lea-Artibai barruan, 1980´tik 1984´ra Markina-Xemeingo "Xemein Abesbatza" zuzendu eban.
Martin Alberdik, musika irakatsi eban 23 urtez Ondarroako Txomin Agirre ikastolan eta 20 urtean Ondarroako Pedro Maria Unanue musika eskolako piano irakaslea izan zan.

Gaur egun, baharrean erretiroa hartu eta gero, Donostiako Francisco Escudero musika kontserbatorioan organoa ikasketak egiten dabil, Loreto Fernandez Imaz irakasleagaz , Markima-Xemeingo parrokiako organista titularra da eta 2008 ´ko urtean amaieratik.
Orain, Lekeitoko Andra Mariaren Zeruratzea Basilikako organista bietako bat da.


Jesus Mari Bollar Bollar

Jesus Mari Bollar Bollar, Aulestin jaio zan 1950 eko urtarrilaren 14 an.

Beraren lehen ikasketa musikalak Derioko apezgaitegian egin zituen.
Bertan solfeoa, pianoa, organoa eta armonía ikasi zituen.

Organista bezala egon zen Aulestin 1.975 urterarte.
Gero ezkondu egin zen eta ordutik Lekeition bizi da.

Azken 20 urteetan teklista bezala aritu da orkesta eta musika talde ezberdiñekin; esaterako “Gauero” taldearekin.

Azken amar urteetan Emperatriz Zita Hoteleko afari eta eskontzetan muzika lanetan aritu da “Kosta ALAI” taldearekin, non, azken honekin diska bat grabatua duen.

Orain,
Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea Basilikako organista bietako bat da.

&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&

" Argi ta Gatza " " Zoaze mundura "

Eta Elizara ikusten:

BASILICA LEKEITIO GAZTE TOKIA

&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&
Gotzain-laguntzaiaren eskutik.

Gabom Mezua:

" Abendu-aldia hasi dogu, Jesukristori gure bihotza zabaltzeko aldia, hain zuzen.
Bera da gure poza eta gure itxaropena. Beragan jarri nahi dogu gure uste ona.
Jainkoaren egarri gara gizon-emakumeok, eta egarri hori asetzeko aldi egokia dogu Abendua. Zain egoteko, argi ibiltzeko sasoia da. Jainkoaren Hitza hausnartu, otoitz egin eta behartsuei lagundu, batez ere gaixo, nagusi eta bakarrik premia larrian bizi direnei: Horra fededun lez argi ibiltzeko eta zain egoteko ekintza nagusiak".

********** ZORIONAK***********
2008´ko Abenduaren 8´an

Sendotzako Meza:

Bilboko Elizbarrutiko Gotzain laguntzaile
Mario Iceta ´ren eskutik

Candidatoak:
01.- Alulima Cuenca, Elisa
02.- Anakabe Aboitiz, Eneko
03.- Balencia Aboitiz, Sara
04.- Canales Ruiz, Amaia
05.- de Unzueta Bernard, Erik
06.- Eiguren Ozkorta, Oier
07.- Fuentes Bermejo, Cristina
08.- Ozkorta Escribano, Lander
09.- Petralanda Prados, Oihane

Parrokoaren agurra gazteei: " Azken baten hemen dago!:
...........................................................................Badauka zentzuna
............................................................................Espero zentzuna
.............................................................................Helda da eguna!
.................Gainditu iluna, Baztertu tristura, Indartu biguna
...................Astindu logura, Batu zatitua, Kompondu apurtua
..................Jaso ahuldua, Sortu maitasuna, Izan euskaldunak!
.......................................Hau ixuri jatzuena:
...........................Jainko-Matetsua, "Espiritu-sua"!
......................................Hau agindu dozuena:
.............................................Lekukotasuna!
...........Eleiz-ausartua, " Argi-Gatza " duna, " Zoaze mundura ".

Bai: Ondoren

" Abendua 2008 "
*-