Antiguako Ama

Antiguako Ama
Jaitsiera

miércoles, 29 de noviembre de 2006

MUSIKA

Urpekofabrika barroan


Web powered by: Urpekofabrika eta Josuntzueta
ERREGE MAGOEN OSTERO

2008 BERRIAK

Udako erakustan ondoren

Basilica Lekeitio Gazte Tokia

Gazteen web orria handitu egingoda gure gazte lagunekin: KALATXO, LAPATZA eta OTOIO.

III NAZIOARTEKO ORGANO JAIALDIA eta ganerakoak


LEKEITIOKO:

ASTE SANTUAK


BASILIKA



MUSIKA KONTZERTUAK

BETENTEN DA

Ondoren: Joanda gure

Organujole

Atzenengo

20

urtean

Aitor Olea Juaristi:

Durangon (Bizkaia) jaio zen. Musika ikasten Arrasaten (Gipuzkoa) hasi zen, solfeo eta pianoa ikasten. 1987an ikasle sartu zen Donostiako goi-mailako musika kontserbatorioan, Carmen Ocariz-ek pianoan eta Esteban Elizondok organoan ematen zituzten klaseetan.
1991an “Ecole Nationale de Musique de Bayonne” musika eskolan jarraitu zuen organoa ikasten, Mme. Marie Bernardette Carrou-k ematen zituen klaseetan. Organo ikasketak 1997an amaitu zituen, “Me daille d´or izeneko saria lortu zuelarik organora zuzendutako konposizio musikala lehen ikustaldian jo eta irakurtzeko atalean.
Organorako interpretazio eta berezitasun musikalen gaineko ikastaroetan ere parte hartu du, Daniel Roth, Louis Robilliard eta Jean Boyer irakasleek emandakoetan esaterako. 1994ean Carlos Ibarra irakaslearekin piano ikasketak jarraitu zituen eta 1995ean pianoko goi-mailako titulua lortu zuen Bilboko “Juan Crisóstomo de Arriaga” kontserbatorioan, ikasle libre moduan. Kontzertuak eman ditu Frantzian (Bocau, Urt Longue, Puy de Notre Dame, Biarritz, ... ) Alemanian (Hamburg, Winsen, Busun, Kropelin,...) Ingalaterran (Newcastle),Italian(Grondona,Trivero,Lobbi eta Rastiglione),Finlandian (Ylitornio), Gipuzkoako organo joleen zikloan, Ateneo gipuzkoarraren organo zikloan, Donostiako musika hamabostaldian, e.a ... Bai piano eta bai organoa jotzen Bilboko koru elkartearen, EHUko Koru elkartearen eta Lausardi abesbatzaren kontzertu askotan lagundu du.
1988az gero Lekeitioko Andra Maria Eliza Nagusiko organu-jolea da. 2001ean bere organo ikasketak konbalidatu zituen Gasteizeko Jesus Guridi kontserbatorioan, ohorezko aipamena eta organo goi-mailako titulua lortuz. Aitorrek AUST ART records etxearekin CD-ak argitaratu ditu “Organos de Vasconia”, “XXth Century Basque Organ Music” eta “De música popular vasca”.Gaur egunean Lea-Artibai Nazioarteko Organo Jaialdiaren Zuzendari Artistikoa da

Erderaz ikusi: Instrumentos
baita beitu : Haizea



Gure: ANDRA MARI

Histori - Ordutegi - Berriak eta abar.


Baita: ANTIGUAKO AMA

Lekeitioko Andra Mariaren Loreak

ETA:

LEKEITIOKO KANPAIEN DEIA

Oihu eta Soinu

" SACROSANCTA PAROCHIALIS BASILICA LEQUEITIENSIS "

Web powered by: Urpekofabrika & Josuntzueta.



Gaur eguneko Lekeitioko "Andra Mariaren Zeruratzea " eliza beste eliza zaharrago bat zegoen tokian-edo eraiki zuten. Hasierakoa, ziurrenik, erromanikoa izan zen eta 1287an sagaratu zuten.
Gaur egunekoa, berriz, Euskal Herriko gotiko berantiar estilokoa da, argi erakusten duenez eraikinaren oina, triforioa eta fatxada antolatzeko moduak. Eliza XV. mende barruan eraiki zuten, zatika.

Eraiki ondoren, aldaketa txikiak sartzeko obrak egin zizkioten eta XIX.mendeko 80ko hamarkadan aldakuntza nagusiak izan zuten. Ordutik du gaur eguneko itxura eta obrak Paskual Abaroak ordainduak izan ziren. Obra horren bidez eraikinari sakristia berria, girola bat eta alboko arkupe handi bat (elizapea) gehitu zitzaizkion. Denak gotiko estilokoak eta sentsibilitate handiz eraikiak: estiloari oso-osorik lotuta. Aldaketa horren ondoren, Vatikanoak basilika titulua eman zion. Kanpandorrea barroko estilokoa da eta klasizista estiloko beste baten tokian jarri zen Honek ere erainkuntza aldetik historia luzea du.


Elizaren elementu aldakorrak direla eta, aipagarriena da, zalantzarik gabe, aldare nagusiko erretaula, gotiko-flandestarra, XVI.mende hasierakoa eta oraintsu berriztua. Bizkaiko garrantzitsuena da dituen neurri eta polikromiagatik, baita penintsulako garrantzitsuenetakoa ere. Sevillako eta Toledoko katedraletako erretaulek bakarrik gainditzen dute neurriz.

Beste erretaula bi ere oraintsu berriztu dituzte: Antiguako Amarena ( hasierako elizaren titularra ) eta " San Pedro " arrantzaleen kofradiarena, biak barroko estilokoak, XVIII. mendekoak. Aipaturiko lehen erretaulean dagoen Antiguako Ameren irudi erromaniko - bizantiarra XII.mende amaierakoa izan behar da, haren jatorriari buruz dagoen kondaira batek zaharragoa dela esaten du.

Gaur egun parrokiko museo legez erabiltzen den Santa Ana kaperan zenbait pieza ikus daitezke, lehenago elizako toki ezberdinetan barreiaturik egon zirenak. Adibidetzat aipatuko ditugu:
a/ Egur polikromatuan eginiko triptiko espainiar-flandestarra; b/ Hilobi biren estalkiak, hauek ere espainiar-flandestarrak; c/ Trinitatearen irudia, erdi aroko alabastro ingelesa, Trinitate kalean dagoen horma-konka batetik hartua. Irudiaren aldaki berdin-berdina jarri da zuloan. Elizkizunetako beste tresna batzuk ere ikus daitezke sakristiara sartzeko harrera gelan.

Elizak organo bat eta harmonium bat ere baditu, biak neogotikoak. Organoa, oraindik ere badabilena, Cavaille Coll bat da, Jose Javier de Uribarrenek herriari oparitua, 1854an.