Antiguako Ama

Antiguako Ama
Jaitsiera

miércoles, 29 de noviembre de 2006

" SACROSANCTA PAROCHIALIS BASILICA LEQUEITIENSIS "

Web powered by: Urpekofabrika & Josuntzueta.



Gaur eguneko Lekeitioko "Andra Mariaren Zeruratzea " eliza beste eliza zaharrago bat zegoen tokian-edo eraiki zuten. Hasierakoa, ziurrenik, erromanikoa izan zen eta 1287an sagaratu zuten.
Gaur egunekoa, berriz, Euskal Herriko gotiko berantiar estilokoa da, argi erakusten duenez eraikinaren oina, triforioa eta fatxada antolatzeko moduak. Eliza XV. mende barruan eraiki zuten, zatika.

Eraiki ondoren, aldaketa txikiak sartzeko obrak egin zizkioten eta XIX.mendeko 80ko hamarkadan aldakuntza nagusiak izan zuten. Ordutik du gaur eguneko itxura eta obrak Paskual Abaroak ordainduak izan ziren. Obra horren bidez eraikinari sakristia berria, girola bat eta alboko arkupe handi bat (elizapea) gehitu zitzaizkion. Denak gotiko estilokoak eta sentsibilitate handiz eraikiak: estiloari oso-osorik lotuta. Aldaketa horren ondoren, Vatikanoak basilika titulua eman zion. Kanpandorrea barroko estilokoa da eta klasizista estiloko beste baten tokian jarri zen Honek ere erainkuntza aldetik historia luzea du.


Elizaren elementu aldakorrak direla eta, aipagarriena da, zalantzarik gabe, aldare nagusiko erretaula, gotiko-flandestarra, XVI.mende hasierakoa eta oraintsu berriztua. Bizkaiko garrantzitsuena da dituen neurri eta polikromiagatik, baita penintsulako garrantzitsuenetakoa ere. Sevillako eta Toledoko katedraletako erretaulek bakarrik gainditzen dute neurriz.

Beste erretaula bi ere oraintsu berriztu dituzte: Antiguako Amarena ( hasierako elizaren titularra ) eta " San Pedro " arrantzaleen kofradiarena, biak barroko estilokoak, XVIII. mendekoak. Aipaturiko lehen erretaulean dagoen Antiguako Ameren irudi erromaniko - bizantiarra XII.mende amaierakoa izan behar da, haren jatorriari buruz dagoen kondaira batek zaharragoa dela esaten du.

Gaur egun parrokiko museo legez erabiltzen den Santa Ana kaperan zenbait pieza ikus daitezke, lehenago elizako toki ezberdinetan barreiaturik egon zirenak. Adibidetzat aipatuko ditugu:
a/ Egur polikromatuan eginiko triptiko espainiar-flandestarra; b/ Hilobi biren estalkiak, hauek ere espainiar-flandestarrak; c/ Trinitatearen irudia, erdi aroko alabastro ingelesa, Trinitate kalean dagoen horma-konka batetik hartua. Irudiaren aldaki berdin-berdina jarri da zuloan. Elizkizunetako beste tresna batzuk ere ikus daitezke sakristiara sartzeko harrera gelan.

Elizak organo bat eta harmonium bat ere baditu, biak neogotikoak. Organoa, oraindik ere badabilena, Cavaille Coll bat da, Jose Javier de Uribarrenek herriari oparitua, 1854an.