Antiguako Ama

Antiguako Ama
Jaitsiera

domingo, 23 de mayo de 2010

50 URTE


Egun guztietarako otoitza:
¡ Antiguako Ama kutuna, gure biotzaren itxaso erdian argi egitera etorri ziñan , Ama, laztana.
Inoiz baño arerio geyagoz inguratuta gagoz. Arrantzaliak, kaitik urrundu ezkero, zeruko izarrari begiratuten dautse, itxaso erdian ondatuko espadira.

Ama! geube Jaungoikoaren laguntasuna galduta, noiz ondatuko gabiltz. Argi egiguzu, bada, zeuk, eta zeruko kai ederrera bildur barik igongo dogu. Nora yoko dogu bestela?. Elorri orretan gure uri au zaindu ta gordeteko eziñan, dada, agertu? Gu aintxiñako lekeitar zarren semiak gara. Eurak lez, geube, sinesmenian argiak eta maitasunian sutsuak izan nai dogu. Zeure ardurapian artu gagizuz eta gure gurari ederra lortuko dogu. Alantxe izan bedi.
Egunerako Otoitza:

Lenengo eguna: Kristiñau biotzen gogorik aundiena Jesukristo gure Jauna ezgututia da. Zelan ezaguko dogu Semia, Amandik urrun bagabiltz? Jesukristo ondo ezagututeko eskerra nai genduke gaur. Alantxe izan bedi.
( Iru Agur Maria, eta eskabibia, ondoren Azken agurra ).

Bigarren eguna:

Irugarrenekoa:

Laugarrenekoa:

Bosgarrenekoa:

Seigarrenekoa:

Saspigarrenekoa:

Sortzigarrenekoa:

Bederatzigarrenekoa:





Azken Agurra:
Biotzik beruenagaz ezkerrak egin nai neikixus, emon deustasuzan ondasunagaitik. Baña, eskerrik aundiana, biotz-ikararik maitekorrena, geure erriaren Aingeru yagolia sarielako da: Gure arrantale zintzuen kai ederra zarielako, eta gure malkoguztien gozotegi zoragarria zarielako.

¡ Antiguako Ama biguna ! Gure erriko umetxuak, gure gastiak, gure sendiak etzaik guztietatik zainduizuz. Lurrianzeure-zeuriak ixanda, zeruan-be zeuriak beti ixateko. Alantxe izan bedi.

miércoles, 10 de junio de 2009

Ospakisunak

-Antiguako Ama:
2010 Koronazinoko 50 garren urtea:
-¡Antiguako Ama Kutuna, gure biotzaren itxaso erdian argi egitera etorri zinan, Ama Laztana!.
Inoiz bano arerio geyagoz inguratuta gagoz. Arrantzaliak, kaitik urrundu ezkero, zeruko azarrari begiratuten dautse, itxaso erdian ondatuko espadira.
-Ama! geube Jaungoikoaren laguntasuna galduta, noiz ondatuko gabiltz. Argi egiguzu, bada, zeuk, eta zeruko kai ederrera bildur barik igingo dogu. Nora yoko dogu bestera?. Elorri orretan gure uri au zaindu ta gordeteko ezinan, bada, agertu?
-Gu aintxinako lekeitiar zarren semiak gara. Eurak lez, geube, sinesmenian argiak, eta maitasunian sutsuak izan nai dogu. Zeure ardurapian artu gagizuz eta gure gurari ederra lortuko dogu . Alantxe izan bedi. Amen


viernes, 22 de mayo de 2009

Hasikin

Joadan larunbatean, maiatzan 16an, Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea Basilikan eskini eta atsegin degun kontzertuan ondoren, primezia edo lehenbizi guretzako euren ahots eskintzen dute eskertzen.

video

*
*
Orduan zelan ikusigenduen euren lan ederra,
hemen dogu bideo erakusketa.
Amillena Abesbatza, Ion Ugarriza´ren eskutik eta bates be Edurne Eguia´ren abotzean.

miércoles, 10 de diciembre de 2008

2008 - 2009

Urpekofabrika argitarazles


&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&
2009`ko Organujoleak

Martin Alberdi Ibarrolaza
Martin Alberdi, Markina-Xemeinen jaio zan 1942´ko otsailaren 25´ean.

Zortzi urterekin musika-hizkuntza ikasketak egiten hasi zan Jose Ansolagaz, orduan udal musika bandako zuzendaria zanagaz.
Hamar urteagaz, ikasketak egiten jarraitu eban Bilbon Romana Lizundiagaz eta akordeoia ikaste hasi zan Genaro de Derteanogaz.
Hamairu urte ebazala pianoa ikasten hasi zan aitatutako Derteanoagaz. Azterketak bere kontura egin zituan Bilboko Kontserbatorioan eta goi mailako titulua atara eban 21 urterekin. Pianoa ikasten eban bitartean harmonia, tonu-aldaketa eta inprobisazio ikasketak egin zituan ikasle ofizial legez Juan Esteve eta Arturo Intxausti irakasleekin.

Lea-Artibai barruan, 1980´tik 1984´ra Markina-Xemeingo "Xemein Abesbatza" zuzendu eban.
Martin Alberdik, musika irakatsi eban 23 urtez Ondarroako Txomin Agirre ikastolan eta 20 urtean Ondarroako Pedro Maria Unanue musika eskolako piano irakaslea izan zan.

Gaur egun, baharrean erretiroa hartu eta gero, Donostiako Francisco Escudero musika kontserbatorioan organoa ikasketak egiten dabil, Loreto Fernandez Imaz irakasleagaz , Markima-Xemeingo parrokiako organista titularra da eta 2008 ´ko urtean amaieratik.
Orain, Lekeitoko Andra Mariaren Zeruratzea Basilikako organista bietako bat da.


Jesus Mari Bollar Bollar

Jesus Mari Bollar Bollar, Aulestin jaio zan 1950 eko urtarrilaren 14 an.

Beraren lehen ikasketa musikalak Derioko apezgaitegian egin zituen.
Bertan solfeoa, pianoa, organoa eta armonía ikasi zituen.

Organista bezala egon zen Aulestin 1.975 urterarte.
Gero ezkondu egin zen eta ordutik Lekeition bizi da.

Azken 20 urteetan teklista bezala aritu da orkesta eta musika talde ezberdiñekin; esaterako “Gauero” taldearekin.

Azken amar urteetan Emperatriz Zita Hoteleko afari eta eskontzetan muzika lanetan aritu da “Kosta ALAI” taldearekin, non, azken honekin diska bat grabatua duen.

Orain,
Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea Basilikako organista bietako bat da.

&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&

" Argi ta Gatza " " Zoaze mundura "

Eta Elizara ikusten:

BASILICA LEKEITIO GAZTE TOKIA

&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&
Gotzain-laguntzaiaren eskutik.

Gabom Mezua:

" Abendu-aldia hasi dogu, Jesukristori gure bihotza zabaltzeko aldia, hain zuzen.
Bera da gure poza eta gure itxaropena. Beragan jarri nahi dogu gure uste ona.
Jainkoaren egarri gara gizon-emakumeok, eta egarri hori asetzeko aldi egokia dogu Abendua. Zain egoteko, argi ibiltzeko sasoia da. Jainkoaren Hitza hausnartu, otoitz egin eta behartsuei lagundu, batez ere gaixo, nagusi eta bakarrik premia larrian bizi direnei: Horra fededun lez argi ibiltzeko eta zain egoteko ekintza nagusiak".

********** ZORIONAK***********
2008´ko Abenduaren 8´an

Sendotzako Meza:

Bilboko Elizbarrutiko Gotzain laguntzaile
Mario Iceta ´ren eskutik

Candidatoak:
01.- Alulima Cuenca, Elisa
02.- Anakabe Aboitiz, Eneko
03.- Balencia Aboitiz, Sara
04.- Canales Ruiz, Amaia
05.- de Unzueta Bernard, Erik
06.- Eiguren Ozkorta, Oier
07.- Fuentes Bermejo, Cristina
08.- Ozkorta Escribano, Lander
09.- Petralanda Prados, Oihane

Parrokoaren agurra gazteei: " Azken baten hemen dago!:
...........................................................................Badauka zentzuna
............................................................................Espero zentzuna
.............................................................................Helda da eguna!
.................Gainditu iluna, Baztertu tristura, Indartu biguna
...................Astindu logura, Batu zatitua, Kompondu apurtua
..................Jaso ahuldua, Sortu maitasuna, Izan euskaldunak!
.......................................Hau ixuri jatzuena:
...........................Jainko-Matetsua, "Espiritu-sua"!
......................................Hau agindu dozuena:
.............................................Lekukotasuna!
...........Eleiz-ausartua, " Argi-Gatza " duna, " Zoaze mundura ".

Bai: Ondoren

" Abendua 2008 "
*-

miércoles, 29 de noviembre de 2006

MUSIKA

Urpekofabrika barroan


Web powered by: Urpekofabrika eta Josuntzueta
ERREGE MAGOEN OSTERO

2008 BERRIAK

Udako erakustan ondoren

Basilica Lekeitio Gazte Tokia

Gazteen web orria handitu egingoda gure gazte lagunekin: KALATXO, LAPATZA eta OTOIO.

III NAZIOARTEKO ORGANO JAIALDIA eta ganerakoak


LEKEITIOKO:

ASTE SANTUAK


BASILIKA



MUSIKA KONTZERTUAK

BETENTEN DA

Ondoren: Joanda gure

Organujole

Atzenengo

20

urtean

Aitor Olea Juaristi:

Durangon (Bizkaia) jaio zen. Musika ikasten Arrasaten (Gipuzkoa) hasi zen, solfeo eta pianoa ikasten. 1987an ikasle sartu zen Donostiako goi-mailako musika kontserbatorioan, Carmen Ocariz-ek pianoan eta Esteban Elizondok organoan ematen zituzten klaseetan.
1991an “Ecole Nationale de Musique de Bayonne” musika eskolan jarraitu zuen organoa ikasten, Mme. Marie Bernardette Carrou-k ematen zituen klaseetan. Organo ikasketak 1997an amaitu zituen, “Me daille d´or izeneko saria lortu zuelarik organora zuzendutako konposizio musikala lehen ikustaldian jo eta irakurtzeko atalean.
Organorako interpretazio eta berezitasun musikalen gaineko ikastaroetan ere parte hartu du, Daniel Roth, Louis Robilliard eta Jean Boyer irakasleek emandakoetan esaterako. 1994ean Carlos Ibarra irakaslearekin piano ikasketak jarraitu zituen eta 1995ean pianoko goi-mailako titulua lortu zuen Bilboko “Juan Crisóstomo de Arriaga” kontserbatorioan, ikasle libre moduan. Kontzertuak eman ditu Frantzian (Bocau, Urt Longue, Puy de Notre Dame, Biarritz, ... ) Alemanian (Hamburg, Winsen, Busun, Kropelin,...) Ingalaterran (Newcastle),Italian(Grondona,Trivero,Lobbi eta Rastiglione),Finlandian (Ylitornio), Gipuzkoako organo joleen zikloan, Ateneo gipuzkoarraren organo zikloan, Donostiako musika hamabostaldian, e.a ... Bai piano eta bai organoa jotzen Bilboko koru elkartearen, EHUko Koru elkartearen eta Lausardi abesbatzaren kontzertu askotan lagundu du.
1988az gero Lekeitioko Andra Maria Eliza Nagusiko organu-jolea da. 2001ean bere organo ikasketak konbalidatu zituen Gasteizeko Jesus Guridi kontserbatorioan, ohorezko aipamena eta organo goi-mailako titulua lortuz. Aitorrek AUST ART records etxearekin CD-ak argitaratu ditu “Organos de Vasconia”, “XXth Century Basque Organ Music” eta “De música popular vasca”.Gaur egunean Lea-Artibai Nazioarteko Organo Jaialdiaren Zuzendari Artistikoa da

Erderaz ikusi: Instrumentos
baita beitu : Haizea



Gure: ANDRA MARI

Histori - Ordutegi - Berriak eta abar.


Baita: ANTIGUAKO AMA

Lekeitioko Andra Mariaren Loreak

ETA:

LEKEITIOKO KANPAIEN DEIA

Oihu eta Soinu

" SACROSANCTA PAROCHIALIS BASILICA LEQUEITIENSIS "

Web powered by: Urpekofabrika & Josuntzueta.



Gaur eguneko Lekeitioko "Andra Mariaren Zeruratzea " eliza beste eliza zaharrago bat zegoen tokian-edo eraiki zuten. Hasierakoa, ziurrenik, erromanikoa izan zen eta 1287an sagaratu zuten.
Gaur egunekoa, berriz, Euskal Herriko gotiko berantiar estilokoa da, argi erakusten duenez eraikinaren oina, triforioa eta fatxada antolatzeko moduak. Eliza XV. mende barruan eraiki zuten, zatika.

Eraiki ondoren, aldaketa txikiak sartzeko obrak egin zizkioten eta XIX.mendeko 80ko hamarkadan aldakuntza nagusiak izan zuten. Ordutik du gaur eguneko itxura eta obrak Paskual Abaroak ordainduak izan ziren. Obra horren bidez eraikinari sakristia berria, girola bat eta alboko arkupe handi bat (elizapea) gehitu zitzaizkion. Denak gotiko estilokoak eta sentsibilitate handiz eraikiak: estiloari oso-osorik lotuta. Aldaketa horren ondoren, Vatikanoak basilika titulua eman zion. Kanpandorrea barroko estilokoa da eta klasizista estiloko beste baten tokian jarri zen Honek ere erainkuntza aldetik historia luzea du.


Elizaren elementu aldakorrak direla eta, aipagarriena da, zalantzarik gabe, aldare nagusiko erretaula, gotiko-flandestarra, XVI.mende hasierakoa eta oraintsu berriztua. Bizkaiko garrantzitsuena da dituen neurri eta polikromiagatik, baita penintsulako garrantzitsuenetakoa ere. Sevillako eta Toledoko katedraletako erretaulek bakarrik gainditzen dute neurriz.

Beste erretaula bi ere oraintsu berriztu dituzte: Antiguako Amarena ( hasierako elizaren titularra ) eta " San Pedro " arrantzaleen kofradiarena, biak barroko estilokoak, XVIII. mendekoak. Aipaturiko lehen erretaulean dagoen Antiguako Ameren irudi erromaniko - bizantiarra XII.mende amaierakoa izan behar da, haren jatorriari buruz dagoen kondaira batek zaharragoa dela esaten du.

Gaur egun parrokiko museo legez erabiltzen den Santa Ana kaperan zenbait pieza ikus daitezke, lehenago elizako toki ezberdinetan barreiaturik egon zirenak. Adibidetzat aipatuko ditugu:
a/ Egur polikromatuan eginiko triptiko espainiar-flandestarra; b/ Hilobi biren estalkiak, hauek ere espainiar-flandestarrak; c/ Trinitatearen irudia, erdi aroko alabastro ingelesa, Trinitate kalean dagoen horma-konka batetik hartua. Irudiaren aldaki berdin-berdina jarri da zuloan. Elizkizunetako beste tresna batzuk ere ikus daitezke sakristiara sartzeko harrera gelan.

Elizak organo bat eta harmonium bat ere baditu, biak neogotikoak. Organoa, oraindik ere badabilena, Cavaille Coll bat da, Jose Javier de Uribarrenek herriari oparitua, 1854an.